Hirisilduak

2018 > 2019

Ezkutatu beharreko maitasun eta gorputzak loriatzetik (Arrak eta Garrak, 2011) Mundu Librea deitzen zaionaren kontraerranak agerian uztera abian jarri zen Isilduak seriearekin (2012tik). Zer da ba Mundu Librea gerra oinarri duen ekonomia duena bada, edota herritarren oinarrizko eskubideak urratzen dituena (euskaraz bizitzen ahalko dugu noizbait Euskararen Herrian?)? Horrela giza kondizioa ikusezinezko lokarriekin lotutako gorpu(tz)ekin irudikatu digu.

Baina hemen ikusiko dituzun isilduek esperantza zerbait ekartzen digute. Margotzeko era eraldatuz, isurketari leku gutxiago eman, eta bide batez kolorea itzuli zaigu indarrez. Mugimendua ageri da, isilduak, batzuk, lotuak izan arren, askatu nahi dutelako, bizirik baitira, bizi nahi dutelako.

Askatasunaren gai generikoa bezain unibertsala lantzeko gorputza hartu du ikur iF-ek. Eta orain, Isilduei lekukoa hartu dio Hirisilduak serieak. Hirisilduek gaia alor zehatzago batean kokatzen dira: lurralde antolaketa, hirigintzan. Mundu bat. Ez. Bi mundu zabaltzen zaizkigu begi aitzinean. Biak kontrajarriak oso. Herri bilduak (etxe itsatsiak, zerbitzu hurbilak, harreman sozialak, lekuko ekonomia ahalbideratzen dituztena) alde batetik eta etxetxo barreiatuak (indibidualismoaren gorazarrea, lo guneak eta bide itsuak, itxura eta jabetza pribatua, elitismoa, debekuak, ingurumenaren antzutze orokorra) bestetik. Bigarrena zaigu orokorki eta indarrez inposatzen, lehena garai berrietarako desegokia balitz bezala. Lotura sozialak bakartzearen loturekin, kateekin, ordezkatuak dira. Etxe bakoitza presondegitxoa bilakatzen da bertan bizi denarentzat bezala kanpotik pasatzen denarentzat ere. Balizko askatasunean beti preso…

Isilduak

Isilduak

2012 > 2019

Isilduak seriaren hasierarekin, akrilikoaren hedapenerako teknika berria agertzen da, zur gainean, isurketa, zeinen bidez askatasuna artistikoki eta ironikoki behartua den – liskarreraino. Maitasunak salaketari lekua uzten dio, gogoak, ezadostasunari. Estetikak bere asmoak isurtzen ditu, gorputza urtzen da, zatitua, perfekziorik gabea eta barregarria, mugetan geratuak, justifikazio satirikoan. Seria, bortizkeri ezezagunaren aitzinean nortasun baten eskean dabil, eta absurdoarekin topo egiten du: bizitza zapaldua da, maitasuna beste zauri bat da, margoa baizik ez da geratzen, itotako hitzen oihu isila.

| ikusi

Arrak%20eta%20Garrak

Arrak eta Garrak

2011

Zentsuren iskanbilak ekarriko dituen seriaren aroa. Salbazio bakartia, preso atxikia den maitaleari desio aitormena: formak uzkurrak gorpuzten dira – adoretsuak, puztuak, suzkoak, prometeikoak. Inkontzientearen Adierazpenak koloreek irudikatzen dituzten formen jalgitzea goratzen badu, Arrak eta Garrak haragia goratzen du, pigmentuekin amesten duen zentzu haragikoiaren kritikaren bidez. Kritika militantea, kritika grinatsua, et honen atzeratzearen bozkarioa.

| ikusi

Inkontzientearen%20Adierazpenak

Inkontzientearen Adierazpenak

2010

Akriliko handiak, erdi-figuratibo biegonkorrarekin, taupakaria eta ezberdina. Agertzen den Munduaren irakurketa horretan dena dago jadanik: kolore bizia kasik tribala, marra ilustratzailea formen xelebrekeriaren iturri, denaren bateratasuna, uste okerrak sutan dagoen harmoni eza, aginduzkoa eta dizdiratsua ikusten lortzen ez duenean. Gaia, politikoa, poetikoa, maitasunezkoa, egunerokoa, era guztietakoa da - soilik honen agerpenak du garrantzia, soilik marra punten arteko tartea dago lehian.

| ikusi

Harremanetarako