Prozesu artistikoa

iF-ek gogoeta eta ideia trukerako katalizatzaile bihurtzen du Arte-sorkuntza, hargatik da berea askatasunaren artea.

Bere lana urteetan zehar egituratu da bere bizipenak eta defendatzen dituen baloreak onartuz eta lan artistikoan integratzeko erabakia hartu ondoren. Hala, esanahiz betetako lanak sortzen ditu, jendarte-gaiei buruzko gogoeta sustatzeko, horren guztiaren hari zapalkuntzak eta askatasuna direlarik.

Haren lana ez da irakite garaikidetik kanpo geratzen, eta haren esplorazioak, nahi gabe bada ere, zubiak dira. Jörg Immendorf (artista militante neoespresionista), Günther Uecker (eta haren iltzeak), Bacon (haragia, zauriagatik noski) edota Henri Cueco (gizarte-kritikari konprometitua), Eduardo Txillida (nortasun kulturalagatik) eta Alice Neel (gaiak) artisten antzeko indarra antzeman diezaiokegu.

iF-ek ez du kutxa / kaiola batean sailkatua izan nahi. Orduan, espiritu konprometitua atxikiz, defendatzen duen aniztasunaren hein bereko lan aberatsa sortzen du. Hasieran, nagusiki pinturari lotua, figurazio librearen, surrealismoaren eta neoespresionismoaren artean nabigatuz, bere lana dibertsifikatu egin da: akrilikoarekin margotzen du, tintarekin, teknikak nahasiz mihisean, zurean, paperean, eta obra materialagoak sortzen ditu igeltsuekin, gai ezberdinak, pieza metalikoak, iltzeak erantsiz; eskulturaren alorra jorratzen du ere bai, zura zizelkatuz, burdinezko adarrak gehituz, okertuz, soldatuz, lotuz…

Bere lanaren aitzinean, erreakzioak proposamenaren irudizkoak dira: ñabardurarik gabe, eztabaidara irekitako ikuslea harritu egiten da koloreen eta gaien indarrarekin, liluratuz ondoren, planteamenduarekin eta esanahiarekin.


prozesu_artistikoa