tTok

tTok: nire tailerra sorkuntza eta arte leku bilakatzen denean

Artista tailer bat erakusketa gela partekatu bilakatua, horixe da tTok, eta herritarrentzat bertatik bertara artista ezberdinen artelanak ikusteko aukera.

tTok ez da galeria bat, artista baten tailerra/erakusketa-gela baizik, eta horretan aukera pare gabea sortzaileentzat, ez baitu edozeinek bere lanak iraunkorki erakusteko lekurik. Horra lekua beste artista batzuei irekitzearen zergatia.

Herritarrentzako eskaintza

Herrian bertan, arteari leku ikusgarriagoa eskaintzeko aukera da bestetik. Eta zer hobe artista eta arte ildo ezberdinak ikusteko parada izatea baino? Arte dinamika piztuz, bateko eta besteko sortzaileak erakutsiko dira tTok-en.

Garai ezberdinak izanen dira: alde batetik erakusketa kolektiboak (gehienetan artista bat edo bi gomitaturik), eta bestetik iF-en azken obren erakusketa.

Praktikoki

tTok motzean:

  • 30 m2-ko erakusketa eremua
  • 33 m2 pareta zuritan
  • lan orduetan irekia, edo hitzordua hartuz (+33.601980024)
  • sartzea urririk

Etortzeko: jin hemendik

tTok

Harremanetarako