Sexualitate%20askearen%20aldarria%20atzematen%20da%20ene%20margolanetan

Sexualitate askearen aldarria atzematen da ene margolanetan

2011eko Abenduaren 16a | Ipar Euskal Herriko Hitza

If Matxikote 1977ko abenduaren 2an sortu zen, Uztaritzen. 2009an hasi zen margotzen, eta geroztik bi erakusketa sorta antolatu ditu, Inkontzientearen adierazpena eta Arrak eta garrak izenekoak. Azaro bukaeran ikusgai ezarri zuen Baionako Kalostrape ostatuan; baina bezero batzuen presioen ondorioz, erakusketa kendu eta Uztaritzeko Ttirrita ostatura eraman du.Gizon biluziek eragin dute, omen, bezero batzuen jazarpena.

Kalostrapeko erakustaldia hasi orduko kendu duzu. Zergatik?

Deus baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiet Kalostrape eta Ttirritta ostatuei. Haien lanbidea ez da arte erakusketak hartzea, baina, hala ere, ateak irekitzen dizkiote arteari. Ongi jokatu dute nirekin. Erreserbatu nuelarik gela, duela urte eta erdi,Inkontzientearen adierazpenalanarekin ari nintzen, arte abstraktu-figuratiboaren muga horretan. Gustatu zitzaien, eta eskaria onartu zidaten. Bitartean, nire egoera aldatu da, eta ene sorkuntzak ere bai. Ekainetik aitzina serie berri hau prestatzen hasi nintzen. Gizonak biluzik ageri dira, eta margo erotikoak dira gehienak. Omen, horrek eragin du batzuen haserrea.

Aurkezpenean erraten zenuen emozioak eragin nahi zenituela. Jende batzuk asaldatzea zen helburua?

Artista naizen unetik, ez dut egin nahi emoziorik sortzen ez duen zerbait. Ez dira altzariak. Artistak terapia iraunkorrean gara, gu garelako geure psikologoak. Nire egoera pertsonalak eraman ninduen adierazteko behar jakin batera. Espetxeak eta urruntzeak bikotekidea eta biok berezi gaituzte. Bi urte pasatu dira, baina hiru falta oraindik elkartu arte. Margoak haren presentzia ekarri dit etxera. Sexualitate askearen aldarria atzematen da nire margolanetan. Hori egiten delarik, puritanismoarekin eta atzerakoiekin talka egiten da.Xirikaren garaian antzeko zerbait gertatu zitzaidan.

Emazteen irudiak balira edo margolaria emaztea izan balitz, kontrako jarrerak horren sutsuak ziratekeen?

Ez dakit. Jendeak ez daki zergatik egin den gisa horretako sail bat, ez nork egin duen. Batzuk erakusketara sartu, eta atera ziren berehala. Jasangaitza zitzaien. Aste batez atxiki dute Kalostrapen, baina nolabait bezero batzuek xantai ekonomikoa egin zieten, erakusketa hor zegoen bitartean ez zirela sartuko erranez. Azkenean, Kalostrapekoek erran zidaten 22 margoen gain bederatzik arazoa eragiten zutela. Hori ikusirik, nahiago izan dut kendu eta Uztaritzeko Ttirritta ostatura eraman.

Erakusketa egiterakoan helburu batzuk finkatu zenituen. Lortu dituzu?

Alde batetik, plazer handiz egin ditut margoak. Aitzineko segidarekin lotura egin nahi nuen. Horretan, kolore masekin ibili nintzen. Geroan ohartu nintzen ez ninduela betetzen, eta emeki-emeki gorputza eta kolorea ematen hasi nintzen. Nahiz eta arte figuratiboan sartu eta alde horretatik deus berririk ekarri ez, poztu ninduen. Pixkanaka haragizkoagoa bihurtu da lana, eta kontent naiz emaitzaz. Jende batzuek ere gozatu dituzte ene margoak, eta plazer ematen du. Zirikatu nahi nituen horiei dagokienez, helburua lortu dut, haiengan emozioak eragin ditudalako. Haiek erabaki dute debekatzea. Jarrera hori nire gorputz biluziak baino bortitzagoa da. Izugarrizko gabezia dago gizonezkoen gorputz biluziekin. Elizak landu duen moralaren emaitza da. Garai batean eskulturetako zakilak mailuz hausten zituzten. Kapitalismoak ildo hori garatu du. Emazte biluziak balio du auto bat saltzeko. Gizon batenak gibelera eragiten du. Emaztea objektu gisa hartzen dute; aldiz, gizona trauma bihurtzen da. Ezin da zakil bat ikusi. Telebistan egunero ikusten dira hildakoak. Horrek ez die kezkarik eragiten. Amatxi edo haurrak aipatzen dituzte estakuru gisa, gizonen gorputz biluziak ez ikusteko. Baina nik lortu dut erakustea bezero atzerakoi horiek hor direla, pentsamendu librean bizi garela. Naziotasuna, hizkuntza, askatasun guztiak debekatzen zaizkigu, eta orain artea ere bai.

Noiz hasi zinen margotzen?

Betidanik egin dut, baina ofizio gisa, 2009tik. Horretarako ikasketak egin nituen. Errebeldea naiz, eta ez zait axola jendeak nitaz zer erraten duen. Egiteko gogo dudana eginen dut, eta uhinak eragiten baditut, lagunduko du mentalitateak aldatzeko. Batzuek erranen dute ez dela eraginkorra, hesiak sortu dituelako. Baina denbora berean erran dezaket mentalitateak inarrosi ditudala. Grafismo ikasketak egin nituen. Nire lagunak ere bultzatu ninduen margotzera. Beraz, 2009an gehiago produzitzen hasi nintzen. Hastapenean, nora ezean, artista gehienak bezala. Ez nuen estilo jakin batean hertsi nahi. Lan ardatz bat hartu behar da, hala ere. Hastapenean argazkietan oinarritu nintzen. Gerora lortu nuen jauzia egitea, etaInkontzientearen adierazpenaekoitzi nuen, nire lehen margo segida izan zen. Hogeita hamar lan inguru zituen.Arrak eta garrakbigarren segida da, eta 22 margolan ditu.

Bananduak direnei eta preso politikoen familiei eskaini diezu erakusketa. Zergatik?

Nire egoera pertsonala hori delako. Erakusketa ez da sexua hutsean erakusten duen zerbait. Bizipen batean oinarritzen da. Erakusketak berak arazo bat adierazten du. Eta arazo hori banaketa da. Anitz gara egoera horretan. Batzuek biziki gaizki bizi dute hori, konplexu bihurtzen da, obsesio. Alta, sexualitatea gure ongizaterako behar-beharrezkoa da. Haiei eskaini nahi nien, preso politikoei. Ideia politikoengatik daude preso, askatasunaren alde borrokatzeagatik.

| ikusi


Basajaundereak%20eta%20Izotz%20ertzak%20elkarbizitzan

Basajaundereak eta Izotz ertzak elkarbizitzan

2020eko Urriaren 14a | Euskadi Irratia | Nekane Peñagarikano

Euskadi Irratian Arratsaldekoa emankinzunean Keixeta eta biok Nekane Peñagarikano kazetariarekin eleketan tTok-en jarri dugun erakusketaz.

| ikusi


IF%20artista%20et%20Xalbador%20kolegioko%20ikasleen%20arteko%20elkarlanaren%20emaitza%20aurkeztu%20dute

IF artista et Xalbador kolegioko ikasleen arteko elkarlanaren emaitza aurkeztu dute

2020eko Ekainaren 30a | Gure Irratia | Panpi Merkapide

Xalbador kolegioan, irailean hasita "Elkarbizitza artez eta partez" proiektua eraman dute ikasturte honetan. Eskola bizia eta Informazio eta Dokumentazio Zentroak elkarbizitzaren inguruan 6.eko ikasleak lanean jarri dituzte. Beren hitzekin eta marrazkiekin irudikatu dute gaia. Ondoko etapan IF Uztaritzeko artista jinarazi dute, proiektua irudikatzeko margolan erraldoi baten bidez.

| ikusi


tTok_%20lart%20dans%20la%20forme%20et%20dans%20le%20fond

tTok, l'art dans la forme et dans le fond

2019ko Abenduaren 12a | Laurent PLATERO | Mediabask

Jusqu'au 5 janvier, Ttok, le nouveau lieu d'expositions d'Ustaritz accueille trois plasticiens. Viviane Michel et Alain Jouve sont accueillis par l'artiste résident If Matxikote.

| ikusi


tTok_%20la%20nouvelle%20galerie%20dart_%20est%20nee

tTok, la nouvelle galerie d'art, est née

2019ko Azaroaren 25a | Sud Ouest - Belxa

Une nouvelle galerie dédiée à l'art sous toutes ses formes est née. Son nom: tTok. On peut y entrer en toquant à sa porte sans hésiter tous les jours de la semaine, du lundi au jeudi de 10 heures à 19 heures et le vendredi de 10 heures à 17 heures. Elle est basée à Joaniskobaita, Purgu (à coté du restaurant Chez Pélot) et iF Matxikote qui est a l'origine de sa création a décidé d'y inviter trois artistes par trimestre à compter de ce mois de novembre.

| ikusi


Ttok:%20artistentzat%20erakusleiho%20berri%20bat%20Uztaritzen

Ttok: artistentzat erakusleiho berri bat Uztaritzen

2019ko Azaroaren 13a | Gure Irratia

Erakusketa gela berri bat bada Uztaritzen (Labourd jatetxearen ondoan), Ttok deitzen dena.

| ikusi


GaztEKaitza:%20lau%20artisten%20lanak%20ikusgai%20Donibane%20Garazin

GaztEKaitza: lau artisten lanak ikusgai Donibane Garazin

2019ko Urriaren 3a | Kazeta.eus

Bost urteren ondotik, bigarrenez antolatu dute GaztEKaitza erakusketa. Heldu den urriaren 4tik azaroaren 1era Itzal Aktiboa kolektiboko lau artista lapurtarren lanak ikusi ahalko dira Baxe Nafarroako hirian.

| ikusi


Un bel hommage rendu à Mikel Laboa

2018ko Azaroaren 30a | Sud-Ouest - Belxa

L'école de musique intercommunale Musikas organise une grande journée en hommage au chanteur basque Mikel Laboa, demain, de 10 heures à 18 heures, à Ustaritz. Le projet est soutenu par la Communauté d'agglomération Pays basque, le Département des Pyrénées-Atlantiques et l'Institut culturel basque. Il bénéficie du soutien actif des jeunes du collège Xalbador Seaska de Cambo, du lycée Saint-Joseph d'Ustaritz et de Uztaritzeko ikastola.

| ikusi


Yves%20Matxikote%20ou%20lart%20vu%20en%20rose

Yves Matxikote ou l'art vu en rose

2014ko Azaroaren 10a | Sud-Ouest

Yves Matxikote, dont le nom de créateur est "iF", était l'un des quatre invités de l'exposition nommée "GazteKaitza" et organisée par l'association Itzal Aktiboa à la prison des Évêques de Donibane Garazi jusqu'au 1er novembre. Il présentait là sa série d'acryliques sur bois, baptisée en basque "Isilduak" (soit, en français, "ceux que l'on tait").

| ikusi


ZAZPI emankizuna

2012ko Ekainaren 18a | Kanaldude

Kanaldude web telebistak egindako emankizuna.

| ikusi


Arrak%20eta%20garrak:%20chronique%20dune%20censure

Arrak eta garrak: chronique d’une censure

2011eko Abenduaren 10a | Le Journal du Pays Basque

Une semaine. C’est le temps qu’aura duré l’exposition inaugurée le 7 décembre dans un bar-restaurant de Bayonne. Pire encore, l’exposition a dû être démontée le lendemain du vernissage. Il nous faut bien admettre qu’au XXIe siècle, la censure existe encore.

| ikusi


Les%20males%20fantasmes%20dYves%20Matxikote%20contraints%20a%20se%20retirer

Les mâles fantasmés d’Yves Matxikote contraints à se retirer

2011eko Abenduaren 9a | Le Journal du Pays Basque

L’exposition d’Yves Matxikote, dit iF, au Kalostrape aura résisté une semaine à la censure. Son travail Arrak eta garrak, traduisez "Mâles et fantasmes", a affronté la pudibonderie, mais a perdu. "Cette bataille, mais pas la guerre", précise l’artiste. La pomme de la discorde, les tableaux de l’artiste mettant en scène des hommes "sous le coup de l’émotion", comme il le dit lui-même, autrement dit en érection ou au repos. Certains clients du restaurant auraient refusé de manger sous un de ses tableaux, voire auraient quitté le Kalostrape.

| ikusi


iF%20artista%20lapurtarraren%20lanak_%20Zelai%20Arizti%20Kultur%20Etxeko%20erakustokian

iF artista lapurtarraren lanak, Zelai Arizti Kultur Etxeko erakustokian

2011eko Irailaren 27a | Goierriko Hitza

Erretzailea, akrilikoa oihal gainean Yves Matxikote iF ezizena erabiltzen duen artistaren margolanak ikusgai jarriko dituzte ostiraletik aurrera, Zelai Arizti Kultur Etxeko areto nagusian. Zumarragara ekarriko dituen lanak hiru motatakoak iza...

| ikusi