Bizipenak%20eta%20aldarrikapenak_%20artelan%20bihurtuta

Bizipenak eta aldarrikapenak, artelan bihurtuta

2021eko Azaroaren 5a | Tolosaldeko Ataria

If Matxikote artista lapurtarraren orain arteko ibilbideari errepasoa egiten dion erakusketa ikusgai dago Tolosako Aranburu jauregian. Artea adierazpide moduan ulertzen du, eta bere bizipenak zein bere iritziak plazaratzeko baliatzen du, askatasuna ardatz hartuta.

Hainbat erakusketa izan zitezkeenak erakusketa batean bildu ditu If Matxikote (Uztaritze, Lapurdi, 1977) artistak. Adar Lotuak izena jarri dio erakusketari, eta Tolosako Aranburu jauregian ikusi daiteke azaroaren 26a arte. Margolanak, eskultura eta ilustrazioak uztartzen ditu, orain arteko bere ibilbidean egin dituen lanak erakutsiz. Matxikotek berak izenburuaren esanahia azaldu du: "Adar Lotuak deitu diot erakusketari, 2009tik aurten arte egindako lanen erakusketa bat delako. Erakusketan sartzerakoan aitzina joan ahala nire bizipen eta nire sorkuntzaren haria segitzen da. Ez nuen ikusten nahasketa bat sortuko zenik, baizik hobeto ulertuko zela nondik nora doan den nire bidea".

Lotura, beraz, artistak egindako bide propioan oinarritzen da. Kronologikoki dago ikusgai erakusketa, serietan banatuz. "2009an oraindik noraezean-edo ibiltzen ginen eta horren lekukoa dira egindako lehen lanak". Oinarrizko galdera bat egin zion bere buruari, hau da, teknika aldetik zer egin eta gaien ikuspegitik zer landu. Hortik abiatuta, 2010ean murgildu zen bere lehen seriean, Inkontzientearen Adierazpenak deitu zion, eta erakusketaren lehen gelan ikusgai dago. "Oinarri abstraktua baliatuta, gai sozialak ukitzen ditut, margolanetan azaltzen diren horrelako marra batzuen bitartez". Gaiak asmatzea zaila izan daitekeela gaineratu du Matxikotek: "Pixka bat hodeiak bezala agertzen dira. Eta irudietan batzuk ikusiko dute forma bat eta beste batzuk geratuko dira hodeiak direla esanez". Joko hori baliatuz, artelanetan emakume zapalkuntza eta indarkeria matxista agertzen dira, edota Ediporen horrelako erreferentzia mitologikoa ere egiten du, "erantzun ona ala txarra izanez gero, ekarri dezakeen ondorioen inguruan hausnartuz".

If Matxikote: "Askatasuna eta demokraziaren izenean gure gobernuak badoaz beste herrialde batzuetara gerrak egitera, eta zibilak-eta hiltzera, eta horrek sutan jartzen nau"

Hurrengo seriea ulertzeko, 2011n egindakoa da eta Arrak eta Garrak izena jarri zion, Matxikoteren bizipenek zuzenean dute zerikusia. "Euskaldunak garelarik minoritatean gara, nahigabe, eta homosexuala garelarik ere gutxiengoan gaude. Eta gutxiengoak zapalduak gaude beti". Garai hartan bere bikotekidea espetxeratu zuten eta ezin izan zuen berarekin egon: "Ezin nuen bisitatu eta sei urte elkar ikusi gabe egon ginen. Gazteagoa nintzen, beraz, gorputza eta kemen bete-betean, eta hor izan nuen behar intimo bat hastapen batean, eta biluzi batzuk egin nituen". Horietako batzuk ikusi daitezke Aranburu jauregian. "Kolore biziekin eginak dira, horrelako itoaldi bat azaleratzeko".

Nahiz eta lan "oso pertsonalak" izan, Matxikotek pentsatu zuen publikoaren aurrean erakusteak merezi zuela. "Alde batetik emakumeekiko jarrera bat zelako. Emakumeak biluzik edozer gauzatarako erabiltzen dira, baita ere askotan animalientzako janaria saltzeko ere. Gizonen biluztasuna, aldiz, eskandalu bat da, eta hori borrokatu nuen maila batean". Bestalde, "bai emakume gizonzale eta baita ere gizon-gizon zaleentzako horrelako oparitxo edo borroka dei bat egin nahi nuen, ar horiek marraztuz". Gainera, garai hartan bazen ere sexu berekoen arteko ezkontzaren inguruko eztabaida eta, beraz, giro hori Arrak eta Garrak publikoki erakusteko beste arrazoi bat izan zen.

Zapalkuntzaren aurka

Aurreko serieen jarraipen modura, beste gai batzuk jorratzera murgildu zen Matxikote, zapalduak egotearen errealitatea erakutsiz. "2012 inguruan izan zen enegarren gerra piztu zela. Beraz, beti askatasuna eta demokraziaren izenean gure gobernuak badoaz beste herrialde batzuetara gerrak egitera, eta zibilak-eta hiltzera, eta horrek sutan uzten nau eta horren inguruan egin nuen beste serie bat". Isilduak deitu zion, eta margolanak egiteaz gain, eskulturak ere sortu zituen. "Askatasun falta" adierazi nahirik, gorpuak ere ageri dira margolanetan, lotuak dauden gorpuak, sufrikarioa nola ikusten duen erakusteko. Aurreko serietako kolore biziagoetatik ilunagoetara pasatu zen, eta margotzeko teknika gaiarekin kontraesanean erabili zuen: "Urarekin, askatasuna emanez pigmentuei, libre doaz". Sinboloei ere egiten die lekua: "Hiru gizon txiki agertzen dira. Txikiak agertzen badira ere, gu denok mendean atxikitzeko nahiko botere dute".

Serie horretan eskulturek leku nabarmena dute, batez ere hainbat kaiola arrosek. Kontraesanak erakusteko baliatzen ditu: "Kaiola arrosa, goxoa dena, biziki erakargarria, baina kaiola da, presondegia. Mundu aske batean bizi garela diote, demokrazia dagoela diote, baina boterean daudenek kaiola batean sartuta nahi gaituzte". Beste eskultura batean, koadroetan erakutsitako gorputz irudikatuetatik aldendu, eta marren bitartez azaldu nahi izan zuen askatasun falta hori: "Zintzilikatuta gaudela erakusten du, beste batzuen zerbitzurako".

If Matxikote: "Euskaltzalea naiz, arrunt euskaldun berria eta euskara ikasi dut euskaraz bizitzeko eta euskara bizi dadin"

Eskulturak egitearenak "ahalmen istorio" bat du atzean Matxikoterentzat. Ordura arte pisu txiki batean sortzen zituen bere lanak, eta aukera izan zuen espazio handiago batera pasatzeko. Horrek aukerak zabaldu zizkion, zerbait askatu zion barruan, eta aspaldidanik eskulturak sortzeko zuen nahiari ere heldu zion. Lagun batek soldadura nola egin erakutsi zion, eta eskulturak egiten hasi zen. Sorkuntza mota hori Isilduak serierako baliatu zuen, eta erakusketan ikusi daitekeen azken espaziorako ere.

Hirisilduak eta Zaindariak serietako lanak daude azken gune horretan. Askatasuna ardatz hartuta, hirigintzaren gaiari heldu zion, "hirigintza berak, jendarte antolaketa berak nola baldintzatzen ahal gaituen adierazteko". Lapurtarra izanik, bere herrialdea jarri du adibide gisa: "Edozein muinotara igo eta behera begiratzea besterik ez da egin behar. Etxez beteta dago dena, etxe indibidualen erreinua bihurtuz, beraz, indibidualismoaren erreinua". Eta horrek ondorio asko dituela dio, baita sozialak ere: "Gure kasuan gure hizkuntza galbidean jartzeko beste tresna bat da, elkarren arteko harremana mozten duenez". Antolaketa horrek ondorio ekologikoak ere badituela dio Matxikotek: "Espazio bat jaten du, natura gutxitzen du, eta gehiago kutsatzen da. Autoaren erreinua bada ere, eta ondorioz, beste hainbat gastu eta dependentzia asko sortzen ditu".

Hirigintza horri buruz gogoeta egiteko sortu zituen lanak, oso grafikoak direnak, "biribilgune eta kale itsuen antolaketan" oinarritzen direnak. Bere bizileku den Uztaritze jarri du adibide moduan: "Kale Nagusi bakarra duen zazpi mila biztanleko herri bat da. Ikaragarria da, eta edozein kale hartzen baldin bada, kale antzua da, kale itsua da, biribilguneak eta besterik ez. Beti joan behar da Kale Nagusira, eta hor metatu jende guziarekin". Hirisilduak seriearen beste adar bat "pragmatikoago landutakoa" da. "Bestea bezala, planoak dira, baina material gehiagorekin. Hor jokoa zen hiriak osatzea, hiribilduak kaleekin, eta aldi berean zer litzatekeen eremu hori etxetxoz beteko balitz".

Serie horrekin lotura eginez, kultura eta hizkuntzaren gaiak landu ditu. "Euskaltzalea naiz, arrunt euskaldun berria eta euskara ikasi dut euskaraz bizitzeko eta euskara bizi dadin. Beraz, hori nire artean sartu nahi izan dut eta Zaindariak sortu ditut". Euskal mitologian eta kulturan oinarritua sortutako pertsonaiak dira, esaterako Inguma eta Olentzero irudikatuz. "Horiekin adierazi nahi dut mutuak izatera behartzen gaituztela, demokratikoki eta bakez, baina ez dugu eskubiderik". Ahoa estalita dute Zaindariek, "hizkuntzaren debekua" adierazteko. Horrez gain, erreferentzia egiten die hiriari, pertsonaiek etxetxoak dituztelako gainean, "gai honetan ere hiri antolaketak eragiten digulako".

Ilustrazioek ere badute bere lekua Adar Lotuak erakusketan. Batetik, Ipar Euskal Herriko Hitzan hilero argitaratu ohi dituen ilustrazioak daude ikusgai. "Libre uzten didate zer gai jorratu eta batzuetan gai zehatz baten inguruan sortzen dut eta beste batzuetan azken garaietan edo hilabetean atera diren gai ezberdinen arteko nahasketa bat egiten dut". Hasieran Donibane Lohizunen eta gero Donostia inguruan surfa egiteko eraiki nahi den instalazioa edota Nafarroan egin nahi den zortzi mila esne behientzako "kontzentrazio eremua" moduko gaiak jasotzen ditu ilustrazioetan, eta euskarak ere leku garrantzitsua du.

Beste ilustrazioa, erakusketan dagoen lanik handiena, Maialen Errotabehere abeslariak egindako eskaritik sortutakoa da. "Bere kantuetan oinarrituta eginikoa da. Justuki, askotan lantzen ditudan gaiekin zerikusia dute bere kantuen gaiek: preso dagoen jendartea, sexualitatea, emakumeen zapalkuntza...". Ilustrazioak mural itxura du eta Errotabeherek bere emanaldietarako erabili ohi du, oholtzaren atzealdean jartzeko.

Tolosako erakusketan Matxikotek lehen aldiz erakutsi ditu bere sorkuntza lanak batera, eta aukera hori izatea eskertu dio udalari. "Biziki kontentu nago nire orain arteko ibilbidea erakutsi ahal izateagatik", esan du artista lapurtarrak. Artea adierazpidea dela dio, bere bizipenak, gogoetak eta iritziak plazaratzeko modu bat, eta jendearekin hori elkarbanatzea maite du. Pasioz hitz egiten du bere lanei buruz, eta bisita gidatuak egiteko irekita dagoela esan du, bere artelanak nondik sortu diren eta zer esanahi duten azaltzeko, eta, bide batez, jendearekin ideiak trukatzeko.

| See


La%20exposicion%20Er(r)otik%20de%20iF%20Matxikote_%20hasta%20el%20dia%2018%20en%20la%20sala%20Oxford

La exposición 'Er(r)otik' de iF Matxikote, hasta el día 18 en la sala Oxford

2022ko Irailaren 4a | Sara Utrera | Diario Vasco

La muestra está compuesta por seis grandes lienzos y 23 ilustraciones

| See


iF:%20Nire%20lanetan%20eztabaiden%20eta%20harremanen%20bitartekari%20izatea%20dut%20gustuko

iF: "Nire lanetan eztabaiden eta harremanen bitartekari izatea dut gustuko"

2022ko Irailaren 2a | Juan Luis Romatet | Baleike

iF Matxikote Jorajuria (Uztaritze, 1977) artistak Er(r)otik erakusketa zabalduko du gaur arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan. Kolorez betetako margo handi bezain indartsuek, eta Berria egunkario Hitza gehigarrirako sortutako marrazkiek osatzen dute irailaren 18ra arte bisitatu ahal izango den erakusketa.

| See


'Adar lotuak' erakusketa, irailaren 4ra arte ikusgai Aroztegin

2022ko Agorrilaren 17a | Jon Irizar | Goiena

Soraya Garcia Suarezen Kritika izeneko olio-pinturen erakusketa amaitu berritan, Bergarako Aroztegi aretoko kultur eskaintzak ez du etenik, ezta abuztuaren ere. Hala, joan zen egubakoitzean ireki zituen ateak erakusketa berri batek.

| See


iF%20Matxikoteren%20atzera%20begirakoa%20eskultura%20eta%20pintura%20bidez

iF Matxikoteren atzera begirakoa eskultura eta pintura bidez

2021eko Azaroaren 23a | Euskadi Irratia

Artistak Tolosan, Adar lotuak erakusketan, 2009tik gaur bitarteko obrak ditu erakusgai.

| See


Cest%20pas%20pour%20rien%20quon%20le%20faisait%20deja%20dans%20les%20cavernes...

C'est pas pour rien qu'on le faisait déjà dans les cavernes...

2021eko Martxoaren 11a | Radiokultura

iF Matxikote, graphiste et artiste passionné, s'épanouit dans son lieu multifonction "Ttok" situé à Uztaritze. Espace de travail, de création mais aussi galerie d'exposition, Ttok invite à la découverte des œuvres d'iF ainsi que des artistes invités. Convaincu de l'importance de l'art dans le quotidien de tout le monde (C'est pas pour rien qu'on le faisait déjà dans les cavernes …), If nous raconte comment il a imaginé Ttok et ses spécificités…

| See


Nire%20artea%20ez%20da%20kasualki%20erortzen%20%20(iF%20Matxikote%20-%20Ttok%202/2)

Nire artea ez da kasualki erortzen … (iF Matxikote - Ttok 2/2)

2021eko Martxoaren 10a | Radiokultura

iF Matxikote artista eta bere tTok arte lekuaren ezagutzera eta deskubritzera gomitatzen zaituztegu Uztaritzera doan bidea hartuz...

| See


Pantera%20arrosak%20nau%20askatasun%20adierazpenarat%20eraman%20%20(iF%20Matxikote%20-%20Ttok%201/2)

Pantera arrosak nau askatasun adierazpenarat eraman … (iF Matxikote - Ttok 1/2)

2021eko Martxoaren 4a | Radiokultura

If Matxikote artista eta bere tTok arte lekuaren ezagutzera eta deskubritzera gomitatzen zaituztegu Uztaritzera doan bidea hartuz...

| See


Basajaundereak%20eta%20Izotz%20ertzak%20elkarbizitzan

Basajaundereak eta Izotz ertzak elkarbizitzan

2020eko Urriaren 14a | Euskadi Irratia | Nekane Peñagarikano

Euskadi Irratian Arratsaldekoa emankinzunean Keixeta eta biok Nekane Peñagarikano kazetariarekin eleketan tTok-en jarri dugun erakusketaz.

| See


IF%20artista%20et%20Xalbador%20kolegioko%20ikasleen%20arteko%20elkarlanaren%20emaitza%20aurkeztu%20dute

IF artista et Xalbador kolegioko ikasleen arteko elkarlanaren emaitza aurkeztu dute

2020eko Ekainaren 30a | Gure Irratia | Panpi Merkapide

Xalbador kolegioan, irailean hasita "Elkarbizitza artez eta partez" proiektua eraman dute ikasturte honetan. Eskola bizia eta Informazio eta Dokumentazio Zentroak elkarbizitzaren inguruan 6.eko ikasleak lanean jarri dituzte. Beren hitzekin eta marrazkiekin irudikatu dute gaia. Ondoko etapan IF Uztaritzeko artista jinarazi dute, proiektua irudikatzeko margolan erraldoi baten bidez.

| See


#ARTdemia euskal telebistan

2020eko Apirilaren 9a

In euskara (basque language) and in castellano.

| See


tTok_%20lart%20dans%20la%20forme%20et%20dans%20le%20fond

tTok, l'art dans la forme et dans le fond

2019ko Abenduaren 12a | Laurent PLATERO | Mediabask

Jusqu'au 5 janvier, Ttok, le nouveau lieu d'expositions d'Ustaritz accueille trois plasticiens. Viviane Michel et Alain Jouve sont accueillis par l'artiste résident If Matxikote.

| See


tTok_%20la%20nouvelle%20galerie%20dart_%20est%20nee

tTok, la nouvelle galerie d'art, est née

2019ko Azaroaren 25a | Sud Ouest - Belxa

Une nouvelle galerie dédiée à l'art sous toutes ses formes est née. Son nom: tTok. On peut y entrer en toquant à sa porte sans hésiter tous les jours de la semaine, du lundi au jeudi de 10 heures à 19 heures et le vendredi de 10 heures à 17 heures. Elle est basée à Joaniskobaita, Purgu (à coté du restaurant Chez Pélot) et iF Matxikote qui est a l'origine de sa création a décidé d'y inviter trois artistes par trimestre à compter de ce mois de novembre.

| See


Ttok:%20artistentzat%20erakusleiho%20berri%20bat%20Uztaritzen

Ttok: artistentzat erakusleiho berri bat Uztaritzen

2019ko Azaroaren 13a | Gure Irratia

Erakusketa gela berri bat bada Uztaritzen (Labourd jatetxearen ondoan), Ttok deitzen dena.

| See


GaztEKaitza:%20lau%20artisten%20lanak%20ikusgai%20Donibane%20Garazin

GaztEKaitza: lau artisten lanak ikusgai Donibane Garazin

2019ko Urriaren 3a | Kazeta.eus

Bost urteren ondotik, bigarrenez antolatu dute GaztEKaitza erakusketa. Heldu den urriaren 4tik azaroaren 1era Itzal Aktiboa kolektiboko lau artista lapurtarren lanak ikusi ahalko dira Baxe Nafarroako hirian.

| See


Un bel hommage rendu à Mikel Laboa

2018ko Azaroaren 30a | Sud-Ouest - Belxa

L'école de musique intercommunale Musikas organise une grande journée en hommage au chanteur basque Mikel Laboa, demain, de 10 heures à 18 heures, à Ustaritz. Le projet est soutenu par la Communauté d'agglomération Pays basque, le Département des Pyrénées-Atlantiques et l'Institut culturel basque. Il bénéficie du soutien actif des jeunes du collège Xalbador Seaska de Cambo, du lycée Saint-Joseph d'Ustaritz et de Uztaritzeko ikastola.

| See


Yves%20Matxikote%20ou%20lart%20vu%20en%20rose

Yves Matxikote ou l'art vu en rose

2014ko Azaroaren 10a | Sud-Ouest

Yves Matxikote, dont le nom de créateur est "iF", était l'un des quatre invités de l'exposition nommée "GazteKaitza" et organisée par l'association Itzal Aktiboa à la prison des Évêques de Donibane Garazi jusqu'au 1er novembre. Il présentait là sa série d'acryliques sur bois, baptisée en basque "Isilduak" (soit, en français, "ceux que l'on tait").

| See


Les%20males%20fantasmes%20dYves%20Matxikote%20contraints%20a%20se%20retirer

Les mâles fantasmés d'Yves Matxikote contraints à se retirer

2011eko Abenduaren 9a | Le Journal du Pays Basque

L'exposition d'Yves Matxikote, dit iF, au Kalostrape aura résisté une semaine à la censure. Son travail Arrak eta garrak, traduisez "Mâles et fantasmes", a affronté la pudibonderie, mais a perdu. "Cette bataille, mais pas la guerre", précise l'artiste. La pomme de la discorde, les tableaux de l'artiste mettant en scène des hommes "sous le coup de l'émotion", comme il le dit lui-même, autrement dit en érection ou au repos. Certains clients du restaurant auraient refusé de manger sous un de ses tableaux, voire auraient quitté le Kalostrape.

| See


iF%20artista%20lapurtarraren%20lanak_%20Zelai%20Arizti%20Kultur%20Etxeko%20erakustokian

iF artista lapurtarraren lanak, Zelai Arizti Kultur Etxeko erakustokian

2011eko Irailaren 27a | Goierriko Hitza

Erretzailea, akrilikoa oihal gainean À¯'"'¿Yves Matxikote iF ezizena erabiltzen duen artistaren margolanak ikusgai jarriko dituzte ostiraletik aurrera, Zelai Arizti Kultur Etxeko areto nagusian. À¯'"'¿Zumarragara ekarriko dituen lanak hiru motatakoak iza...

| See