'Adar lotuak' erakusketa, irailaren 4ra arte ikusgai Aroztegin
2022ko Agorrilaren 17a | Jon Irizar | Goiena
Soraya Garcia Suarezen Kritika izeneko olio-pinturen erakusketa amaitu berritan, Bergarako Aroztegi aretoko kultur eskaintzak ez du etenik, ezta abuztuaren ere. Hala, joan zen egubakoitzean ireki zituen ateak erakusketa berri batek.
If Matxikote artista lapurtarraren lanak izango dira datozen asteetako protagonistak. ‘Adar lotuak' izenburupean, irekiera egunean bertan izan ginen Uztaritzeko semearekin hizketan, erakusketaren muntaketa lanetan zebilen bitartean. 2009tik gaurdaino sortu dituen artelanak daude ikusgai, gai eta molde anitzekoak.
Atzera begirako erakusketa da ‘Adar lotuak'; azken 13 urteetan Matxikotek bizi izandako uneen eta eraldaketen isla. Konplexurik gabe eta askatasun osoz hasi zen marrazten 2009an, gai sozialekin lotutako iruditegi abstraktuetatik abiatuta. Eta bide horri eutsi dio urteetan zehar.
Astelehenetan ezik, egunero zabalik
Abuztuaren 12an ireki zituen ateak erakusketak, eta irailaren 4ra arte egongo da lapurtarraren lanak ikusteko aukera.
Martitzenetik zapatura, 18:00etatik 20:30etara egongo da irekita Aroztegi aretoa; baita zapatu eta domeka goizetan 12:00etatik 14:00etara. Hamahiru urteko ibilian, egungo errealitatearen gainekoak diren lanekin amaitzen da erakusketaren bidaia.

La exposición 'Er(r)otik' de iF Matxikote, hasta el día 18 en la sala Oxford
2022ko Irailaren 4a | Sara Utrera | Diario Vasco

iF: "Nire lanetan eztabaiden eta harremanen bitartekari izatea dut gustuko"
2022ko Irailaren 2a | Juan Luis Romatet | Baleike

iF Matxikoteren atzera begirakoa eskultura eta pintura bidez
2021eko Azaroaren 23a | Euskadi Irratia

Bizipenak eta aldarrikapenak, artelan bihurtuta
2021eko Azaroaren 5a | Tolosaldeko Ataria

C'est pas pour rien qu'on le faisait déjà dans les cavernes...
2021eko Martxoaren 11a | Radiokultura

Nire artea ez da kasualki erortzen … (iF Matxikote - Ttok 2/2)
2021eko Martxoaren 10a | Radiokultura

Pantera arrosak nau askatasun adierazpenarat eraman … (iF Matxikote - Ttok 1/2)
2021eko Martxoaren 4a | Radiokultura

Basajaundereak eta Izotz ertzak elkarbizitzan
2020eko Urriaren 14a | Euskadi Irratia | Nekane Peñagarikano

IF artista et Xalbador kolegioko ikasleen arteko elkarlanaren emaitza aurkeztu dute
2020eko Ekainaren 30a | Gure Irratia | Panpi Merkapide

tTok, l'art dans la forme et dans le fond
2019ko Abenduaren 12a | Laurent PLATERO | Mediabask

tTok, la nouvelle galerie d'art, est née
2019ko Azaroaren 25a | Sud Ouest - Belxa

Ttok: artistentzat erakusleiho berri bat Uztaritzen
2019ko Azaroaren 13a | Gure Irratia

GaztEKaitza: lau artisten lanak ikusgai Donibane Garazin
2019ko Urriaren 3a | Kazeta.eus
Un bel hommage rendu à Mikel Laboa
2018ko Azaroaren 30a | Sud-Ouest - Belxa

Yves Matxikote ou l'art vu en rose
2014ko Azaroaren 10a | Sud-Ouest

Les mâles fantasmés d’Yves Matxikote contraints à se retirer
2011eko Abenduaren 9a | Le Journal du Pays Basque

iF artista lapurtarraren lanak, Zelai Arizti Kultur Etxeko erakustokian
2011eko Irailaren 27a | Goierriko Hitza