2019an sortua, tTok aretoa Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten artista profesionalen erakusleihoa da. Aniztasuna du ardatz.
Hirietatik kanpo arte garaikidea ikusteko eta bizitzeko aukera emateko sortu nuen tTok.
Ez da ohiko galeria, ez bainaiz galerista, artista baizik. Funtsean, artist-run-space baten antzera funtzionatzen du. Hala ere, sektorearen kezkak direla-eta eta Euskal Kultur Erakundearen partaidetzari esker, bertan erakusten diren artistak ez dabiltza musu-truk.
Erakusketa bakoitzeko komunikazioa eta bitartekaritza lantzen da. Horrekin batera artistekin elkarrizketak grabatzen dira bide-dokumental base bat osatuz.