'Adar lotuak' erakusketa, irailaren 4ra arte ikusgai Aroztegin
17 Aout 2022 | Jon Irizar | Goiena
Soraya Garcia Suarezen Kritika izeneko olio-pinturen erakusketa amaitu berritan, Bergarako Aroztegi aretoko kultur eskaintzak ez du etenik, ezta abuztuaren ere. Hala, joan zen egubakoitzean ireki zituen ateak erakusketa berri batek.
If Matxikote artista lapurtarraren lanak izango dira datozen asteetako protagonistak. 'Adar lotuak' izenburupean, irekiera egunean bertan izan ginen Uztaritzeko semearekin hizketan, erakusketaren muntaketa lanetan zebilen bitartean. 2009tik gaurdaino sortu dituen artelanak daude ikusgai, gai eta molde anitzekoak.
Atzera begirako erakusketa da 'Adar lotuak'; azken 13 urteetan Matxikotek bizi izandako uneen eta eraldaketen isla. Konplexurik gabe eta askatasun osoz hasi zen marrazten 2009an, gai sozialekin lotutako iruditegi abstraktuetatik abiatuta. Eta bide horri eutsi dio urteetan zehar.
Astelehenetan ezik, egunero zabalik
Abuztuaren 12an ireki zituen ateak erakusketak, eta irailaren 4ra arte egongo da lapurtarraren lanak ikusteko aukera.
Martitzenetik zapatura, 18:00etatik 20:30etara egongo da irekita Aroztegi aretoa; baita zapatu eta domeka goizetan 12:00etatik 14:00etara. Hamahiru urteko ibilian, egungo errealitatearen gainekoak diren lanekin amaitzen da erakusketaren bidaia.
La exposición 'Er(r)otik' de iF Matxikote, hasta el día 18 en la sala Oxford
4 Septembre 2022 | Sara Utrera | Diario Vasco
iF: "Nire lanetan eztabaiden eta harremanen bitartekari izatea dut gustuko"
2 Septembre 2022 | Juan Luis Romatet | Baleike
iF Matxikoteren atzera begirakoa eskultura eta pintura bidez
23 Novembre 2021 | Euskadi Irratia
Bizipenak eta aldarrikapenak, artelan bihurtuta
5 Novembre 2021 | Tolosaldeko Ataria
Ce n'est pas pour rien si on le faisait déjà dans les cavernes...
11 Mars 2021 | Radiokultura
Nire artea ez da kasualki erortzen … (iF Matxikote - Ttok 2/2)
10 Mars 2021 | Radiokultura
Pantera arrosak nau askatasun adierazpenarat eraman … (iF Matxikote - Ttok 1/2)
4 Mars 2021 | Radiokultura
Basajaundereak et Izotz ertzak cote à cote
14 Octobre 2020 | Euskadi Irratia | Nekane Peñagarikano
IF et le collège Xalbador: présentation du projet réalisé
30 Juin 2020 | Gure Irratia | Panpi Merkapide
tTok, l'art dans la forme et dans le fond
12 Décembre 2019 | Laurent PLATERO | Mediabask
tTok, la nouvelle galerie d'art, est née
25 Novembre 2019 | Sud Ouest - Belxa
Ttok: artistentzat erakusleiho berri bat Uztaritzen
13 Novembre 2019 | Gure Irratia
GaztEKaitza: lau artisten lanak ikusgai Donibane Garazin
3 Octobre 2019 | Kazeta.eus
Un bel hommage rendu à Mikel Laboa
30 Novembre 2018 | Sud-Ouest - Belxa
Yves Matxikote ou l'art vu en rose
10 Novembre 2014 | Sud-Ouest
Les mâles fantasmés d'Yves Matxikote contraints à se retirer
9 Décembre 2011 | Le Journal du Pays Basque
iF artista lapurtarraren lanak, Zelai Arizti Kultur Etxeko erakustokian
27 Septembre 2011 | Goierriko Hitza