Xalbador
2020 > 2021
Kanboko Xalbador kolegiak ikasleei begira garatzen duen pedagogia lanari loturiko arte apainketa egitea proposatu zidan. Horrela ireki zitzaidan 2020ko udaberri honetan ikastegi horren eremua.
Begirunea, aniztasuna, elkartasuna, lankidetza, bizikidetza… Xalbador eta, orohar, Seaska eta Ikastolen baloreetan oinarriturik zeinbait obra sortu ditut, eraikinaren parteen funtzioa kontuan hartuz (kutxen txokoa, sartzea etab.).
Hitza
2019 > 2022
Ipar Euskal Herriko Hitza, Berria egunkariaren gehigarriarentzat hilabetean behin marrazki-iritzi bat egitea eskatu zidaten. Hemen daude egindakoak.
| SeeLau urtaroak
2019
Uztaritzeko ikastolan kanpo eremuko paretan hormairudi baten proiektua ikasleekin.
Ikasleekin lau urtaroak lantzen zituztela eskatu zidaten proiektuan parte hartzea.
Zenbait saio eskaini ondoren paretan gaia irudikatzeko hormairudia margotu genuen 2. eta 3. urtekoekin, urtaro bakoitzak dituen natura- eta kultura- ezaugarriak baliatuz.
Mikel Laboa
2018
Musikaz musika eskolen federazioak Mikel Laboaren heriotzaren 10. urteurrenaren kari omenaldia antolatu zuen. Horren harira arte atala lantzea proposatu zidaten
Uztaritzeko ikastolan 5. urtekoekin Mikel Laboaren eta Jose Luis Zumetaren mundua ezagutu genuen: musika, testuak, iruditeria… Ondoren hiru margolan handi osatu genituen.
Bide berean, omenaldirako kantu liburuxka bat sortu genuen eta horretarako ilustrazioak egin nituen.
Omenaldi egunean margolanak erakutsi eta liburuxka zabaldu zen.