ATARI BAT ARTEARENTZAT EUSKAL HERRIAN

2022an Artekaria sweb gunea sortu nuen, ZAPART sarearen proiektuen baitan eta Euskal Kultur Erakundearen babesarekin. Euskal Herrian dagoen arte ekosistema aberatsari ikusgarritasuna eskaintzen dio.


Erakusketekin batera, arte deialdi eta laguntza ezberdinak, arte eskolen berriak, arteari buruzko artikuluak eta analisiak, leku eta erakundeen aurkitegia osatzen dute ataria.

Ataria parte hartzailea da, eta guneek zein artista profesionalek beren aktibitateen berri ematen ahal dute kontu bat sortuz gero.

Artekaria izenak zentzu ezberdinak izan ditzake: alde batetik akuilatzailea izan daiteke, artista eta biztanleriaren artean, artista eta eragileen artean, eta noski, artista eta artisten artean; artea dakarren zentzua dauka edota arte egilearena, sorkuntza bultzatuz eta lagunduz, artistek izaten segi dezaten, duintasun zerbait irabazita. Hau duzu egitasmo honen filosofiaren borobilpena.


©iF | 2026