Lau urtaroak

2019

Uztaritzeko ikastolan kanpo eremuko paretan hormairudi baten proiektua ikasleekin.

Ikasleekin lau urtaroak lantzen zituztela eskatu zidaten proiektuan parte hartzea.

Zenbait saio eskaini ondoren paretan gaia irudikatzeko hormairudia margotu genuen 2. eta 3. urtekoekin, urtaro bakoitzak dituen natura- eta kultura- ezaugarriak baliatuz.

Xalbador

Xalbador

2020 > 2021

Kanboko Xalbador kolegiak ikasleei begira garatzen duen pedagogia lanari loturiko arte lanak sortzea proposatu zidan. Horrela ireki zitzaidan 2020ko udaberri honetan ikastegi horren eremua.

Begirunea, aniztasuna, elkartasuna, lankidetza, bizikidetza… Xalbador eta, orohar, Seaska eta Ikastolen baloreetan oinarriturik zeinbait obra sortu ditut, eraikinaren parteen funtzioa kontuan hartuz (kutxen txokoa, sartzea etab.).

Proiektua 2020-2021. ikasturtean garatzen segi behar luke eta, untsalaz, egoera sanitarioak ahalbideratzen badu, ikasleekin elkar ekintzan!

| ikusi

Hitza

Hitza

2019 > 2022

Ipar Euskal Herriko Hitza, Berria egunkariaren gehigarriarentzat hilabetean behin marrazki-iritzi bat egitea eskatu zidaten. Hemen daude egindakoak.

| ikusi

Mikel%20Laboa

Mikel Laboa

2018

Musikaz, Errobi eskualdeko musika eskolen federazioak Mikel Laboaren heriotzaren 10. urteurrenaren kari omenaldia antolatu zuen. Horren harira arte atala lantzea proposatu zidaten

Uztaritzeko ikastolan 5. urtekoekin Mikel Laboaren eta Jose Luis Zumetaren mundua ezagutu genuen: musika, testuak, iruditeria… Ondoren hiru margolan handi osatu genituen.

Bide berean, omenaldirako kantu liburuxka bat sortu genuen eta horretarako ilustrazioak egin nituen.

2018ko abenduaren 1.eko omenaldi egunean margolanak erakutsi eta liburuxka zabaldu ziren.

| ikusi