%23ARTdemia

#ARTdemia

2020eko Apirilaren 6a > 2020eko Maiatzaren 6a

ArTgia
Gasteiz (Araba)

30 euskal artistek osatuko dute #ARTdemia erakusketa birtuala

ARTgia sorgune & aretoak bultzatu du #ARTdemia deialdia. Proposamenak konfinamenduan sortutako lanak jasotzen ditu. Arratsaldeko 20: 00etan inauguratuko da www.artgia.com webgunean.

Bost egunetan 78 proposamen jaso ditu deialdiak. "Erakusketa oso berezia da, eta deigarria da, adibidez, argazkilari gehienek zuri-beltzaren erabileraren alde egin izana", azaldu dute aretotik

GASTEIZ. Jendarte osoa bere etxeetan giltzapetuta mantentzen duen konfinamenduak eragin du adierazpen artistikoa garatzeko beharra are indartsuagoa izatea. Errealitate hori agerian geratu da ARTgia sorgune & Aretoak deituriko #ARTdemia deialdiarekin: bost egunetan 78 proposamen aurkeztu dira aretok deituriko lehen deialdi birtualean. 30 hautatu dituzte epaimahaikideek. "Deialdi publiko bat egiteko gogo handia genuen, hemengo artistei irekia, erakusteko eta Euskal Herrian sortzen dena balorean jartzeko. Tokikoa kontzeptuan lupa altxatzea, kontzeptuari zentzu zabalagoa eskaintzea izan da gure apustuaren xedea ". Hala, adierazi dutenez, "asko dira gai hau proposatzen ari diren deialdiak, erqa guztietako deialdiak baina, gure kasuan, nazioartekoa izan zen Nomadak deialdia antolatu ondoren, eta Arabako eta Gasteizko artistentzat soilik egindakoak izan diren bestelako deialdiak deitu ostean, esparru berri hau zabaldu nahi genuen: Euskal Herrikoa. Hermengo artistei tartea emango diena".

Parte hartzaileen kopurua espazioaren baldintza ekonomikoek markatu dute, "Deialdi hau abiatzeak bere kostuak ditu eta honaino eramanahal izan ditugu. Bi arrazoik bultzatu gaituzte deialdi hau sortzera: hau bezalako une historiko batean adierazpen-premia handia dagoelako eta hemengo artisten errelatoa jaso nahi genuelako eta;ikultur ekosistemak bizi duen krisia mahaigaineratu nahi izan dugulako", azaldu du Begoña Lopez de Aberasturik.

Euskal Herriko 30 artista dira aukeratutakoak. Gehienak Arabakoak dira, eta 12 artista aukeratu dituzte. 7 bizkaitarrak dira, 4 gipuzkoarrak, eta bi lapurtar eta nafarrak. Marco Sanz Orekan artista katalanaren proiektua ere onartzea erabaki du epaimahaiak, "herri honi oso lotua dagoelako". Artista bakoitzak ikuspegi batetik sortu du. "Lehen aldiz, guztiak egoera berean gaude. Egoera sozioekonomikoak bereizten gaitu, noski, baina entzierro egoeran gaude denok. Artelanak kapitalismoaren ingurukoak dira, eskubideen murrizketei buruzkoak, murgildurik gauden hizkuntza belizistari ere erreparatzen diote "eta, horrela, pentsamendu kritikoa indartzen dute". Azken batean, "Jendarte kultu, aktibo eta heriotzari beldurra zabaltzeari aurre egiteko modu baten aldeko apustua. Utopia eta distopien arteko kontakizuna proposatzen duen erakusketa.

Genero-ikuspegia

ARTgia, Enebada! Eta Kultur Act elkarteek azaldu dutenez, balio erantsia ematen diote gehienak orain artean abiatutako deialdietan inoiz parte hartu ez duten artistakdirelako. "Batzuk konsagratutako artistak dira, Jokin Oregi, Bergarako street art-er, Sortwo bezala ezagunagoa, kasu; Javier Berasaluce argazkilari ospetsuaren moduan ala Edurne Herran Berlinen bizi den artista gasteiztarraren kasuan bezala. Badaude ere etorkizunean -eta dagoeneko- zeresana emanten ari diren artistak ere, tartean Uxue Bereziartua, iF Matxikote edo Barbara Gragirena, adibidez". Deialdiak, gainera, Arabako hiru kultur eragile horiek lantzen duten betekizuna betetzen du: feminismoarekiko eta genero ikuspegiarekiko konpromisoa.

Kezka handia

ARTgia, Enebada! eta Kultur Act elkarteek, berriz ere, konfinamendu egoeran bada ere sortzen jarraitzeko duten apustua azpimarratu nahi izan dute, baina euskal kultur ekosistemak bizi duen egoera "oso kritikoaz" ohartarazi nahi izan dute.

Hala ere, aurrerapausoak ikusi dituzte joan den astetik. "Egoera hau mahai gainean jarri genuenetik mugimenduak ikusi ditugu, positiboan. Asteburuan kulturarako sektorearteko mahaia bildu da, eta Osasun Larrialdiak eta Alarmako Estatuak kultura-ehunean dituzten ondorioak aztertu dituzte, Eusko Jaurlaritzak, Aldundiek, Eudelek … eta hori positiboa da ". Ez hori bakarrik, "Udal batzuek konpromisoa hartu dute jada itxita zituzten eta atzeratu egin diren kultur jardueren ordainsarien %30 ordaintzeko, eta hori ere aurrerapausoa da", gainera, azken egunotan ezagutu diren beste proposamen zehatz batzuk aipatu dituzte.

Edonola ere, "garrantzitsuena da sektorea bera mugitu dela". Hala, adibide gisa jarri dute Karraskan-en batutako 33 elkarteek egin duten lan komuna, sormen guneen euskal sarea. Txosten zabala plazaratu dute "COVID19k kultura- eta sormen-sektorean eragindako krisiaren lehen ebaluazioa". Ez dira bakarrak izan, izan ere, ARTgiak Kultura Live musika aretoen elkartearen proposamenak ere nabarmendu nahi izan ditu pandemiak sortutako egoeraren aurrean.

Erakusketak, oraingoak eta datozenak

Er(r)otaa

Er(r)otaa

2022ko Abenduaren 2a > 2023ko Urtarrilaren 15a

Bastero
Andoain (Gipuzkoa)

Erakusketa pertsonala


Lehengo erakusketak

Er(r)otik

Er(r)otik

2022ko Irailaren 2a > 2022ko Irailaren 18a

Oxford Aretoa | Zumaia (Gipuzkoa)


Adar%20Lotuak%20II

Adar Lotuak II

2022ko Agorrilaren 12a > 2022ko Irailaren 4a

Aroztegi aretoa | Bergara (Gipuzkoa)


Adar%20lotuak%20(2009-2021)

Adar lotuak (2009-2021)

2021eko Urriaren 29a > 2021eko Azaroaren 26a

Aranburu jauregia | Tolosa (Gipuzkoa)


Itzal%20Aktiboa

Itzal Aktiboa

2020eko Urriaren 31a > 2020eko Azaroaren 22a

Portalea | Eibar (Gipuzkoa)


Resiliart

Resiliart

2020eko Maiatzaren 20a > 2020eko Ekainaren 20a

ArTgia | Gasteiz (Araba)


Christiane%20Giraud%20+%20iF

Christiane Giraud + iF

2020eko Martxoaren 6a > 2020eko Ekainaren 30a

tTok | Uztaritze (Lapurdi)


Koloreen kontzertua

2019ko Azaroaren 15a > 2019ko Azaroaren 24a

Chorobit gela | Hazparne (Lapurdi)


GaztEKaitza

GaztEKaitza

2019ko Urriaren 1a > 2019ko Azaroaren 1a

apezpikuena | Donibane Garazi (Nafarroa Beherea)


Koloreen%20Kontzertua

Koloreen Kontzertua

2018ko Azaroaren 16a > 2018ko Azaroaren 25a

Herriko geletan | Hazparne (Lapurdi)


Koloreen%20Kontzertua

Koloreen Kontzertua

2017ko Azaroaren 17a > 2017ko Azaroaren 26a

Herriko geletan | Hazparne (Lapurdi)


Art%20En%20Vrac

Art En Vrac

2014ko Apirilaren 19a > 2014ko Apirilaren 21a

Herriko geletan | Saliese (OC)


Udaberriko Saloia

2014ko Apirilaren 11a > 2014ko Apirilaren 24a

Thuillier galeria | Paris (France)


Les%20Hivernales

Les Hivernales

2013ko Azaroaren 5a > 2013ko Azaroaren 10a

Kongresuen Egoitzan | Paris-Montreuil (France)


Arte%20Gaubeila

Arte Gaubeila

2013ko Uztailaren 5a > 2013ko Uztailaren 6a

Santa Eugenia Kriptan | Biarritz (Lapurdi)


Artitude galeria

2013ko Apirilaren 15a > 2014ko Apirilaren 15a

Galeria | Paris (France)


Erakusketa%20pertsonala

Erakusketa pertsonala

2013ko Martxoaren 15a > 2013ko Martxoaren 30a

Kultur Etxea | Elgoibar (Gipuzkoa)


Les%20Hivernales

Les Hivernales

2012ko Abenduaren 12a > 2012ko Abenduaren 16a

Kongresu Zentroa | Paris-Montreuil (France)


Exposition%20personnelle

Exposition personnelle

2012ko Azaroaren 27a > 2012ko Abenduaren 10a

Udal plenoaren aretoan | Oiartzun (Gipuzkoa)


Erakusketa%20pertsonala

Erakusketa pertsonala

2012ko Urriaren 5a > 2012ko Azaroaren 9a

Ours Marin + Girofard | Bordeaux (OC)


Erakusketa%20pertsonala

Erakusketa pertsonala

2012ko Uztailaren 2a > 2012ko Uztailaren 31a

Atalante Zinearen aretoa | Baiona (Lapurdi)


Erakusketa%20pertsonala

Erakusketa pertsonala

2011eko Abenduaren 1a > 2011eko Abenduaren 7a

Kalostrape | Baiona (Lapurdi)


Erakusketa%20pertsonala

Erakusketa pertsonala

2011eko Irailaren 29a > 2011eko Urriaren 9a

Zelai Aristi aretoa | Zumarraga (Gipuzkoa)


Erakusketa%20pertsonala

Erakusketa pertsonala

2011eko Urtarrilaren 3a > 2011eko Urtarrilaren 31a

Elkar dendaren aretoa | Baiona (Lapurdi)


Zeruertz%20desberdinak%20II

Zeruertz desberdinak II

2010eko Urriaren 2a > 2010eko Abenduaren 4a

ItzalAktiboa | Donibane Garazi (Nafarroa Beherea)


Rouge%20Garance

Rouge Garance

2010eko Urriaren 1a > 2011eko Urriaren 1a

Galeria | Mugron


ArtRegards

Art&Regards

2010eko Irailaren 6a > 2011eko Irailaren 6a

Galeria | Talence (OC)


Inkontzientearen%20Adierazpenak

Inkontzientearen Adierazpenak

2010eko Agorrilaren 16a > 2010eko Agorrilaren 31a

Kalostrape | Baiona (Lapurdi)