Adar%20lotuak%20(2009-2021)

Adar lotuak (2009-2021)

2021eko Urriaren 29a > 2021eko Azaroaren 26a

Aranburu jauregia
Tolosa (Gipuzkoa)

ORDUTEGIA: asteartetik larunbatera, 17:30-20:30

Aranburu Jauregira iristeko hemendik klikatu.

--------------------

(katalogoko aurkezpena)

iF-ek (Uztaritze, 1977) gogoeta eta ideia trukerako katalizatzaile bihurtzen du Arte-sorkuntza, hargatik da berea askatasunaren artea. Asmo hori bete ahal izateko, obrak edukiz eta zentzuz betetzen ditu. Ezinbestez bere bizipenetatik abiatzen bada ere, unibertsalak diren gaiak lantzen ditu artistak: maitasuna, sexualitatea, hutsunea, normak eta legedia, boterea, hirigintza eta jendarte antolaketa, hizkuntza, aktualitate politikoa… horren guztiaren hari zapalkuntzak eta askatasuna direlarik.

2010eko Inkontzientearen Adierazpenak goiburudun serie erdi-figuratibo biegonkorrean agertzen den mundu irakurketan dena dago jadanik: kasik tribala izaterainoko kolore bizia bezala forma xelebreak dakarzkien marra ilustratzailea. Politikoa, poetikoa, maitasunezkoa, egunerokoa… edozertarikoa da gaia.

Arrak eta Garrak seriea (2011) salbazio bakartia da, preso atxikia den maitaleari egindako desio aitormena: forma uzkurrak, adoretsuak, puztuak, suzkoak, prometeikoak… gorpuztu dira, hitzez hitz; haragia goratzen da pigmentuekin amesten duen desioaren kritika bitarteko.

Isilduak seriearekin (2012-2019) akrilikoaren hedapen-isuria dator, baina zur gainean. Teknika eta gaia liskarrean dabiltza: margoak aske askatasun eza adierazten, ironia bete-betean. Maitasunak salaketari pasa dio lekukoa.

Arestiko adar horrek adar-begi berriak kimatu ditu. Hirisilduak serieak isilduen zikiratze-erreinua grabatu eta moldatu du, bizia biribilgunetan katramilatua balego bezala kale itsuetan amaitzeko. Amalurra paisaia berdindu artifiziala bilakatu da, ttitta zuriek eritasunaren iturria salatzen dutelarik. Bestetik, Zaindariak multzoko obrak jendarte kontsumistaren aldarean sakrifiziorako itxaron-zerrendan dauden kulturen eta hizkuntzen ordezkari mututuak dira.

Horiei denei kasik naturalki batzen zaizkie aktualitateari loturiko Hitzarako marrazkiritziak.

Erakusketa honetan, artista lapurtarraren azken hamabi urteotako laurogei pieza baino gehiago dituzu ikusgai. Ikusgai ala gogoetagai?

Lehengo erakusketak

Er(r)otaa

Er(r)otaa

2022ko Abenduaren 2a > 2023ko Urtarrilaren 15a

Bastero | Andoain (Gipuzkoa)


Er(r)otik

Er(r)otik

2022ko Irailaren 2a > 2022ko Irailaren 18a

Oxford Aretoa | Zumaia (Gipuzkoa)


Adar%20Lotuak%20II

Adar Lotuak II

2022ko Agorrilaren 12a > 2022ko Irailaren 4a

Aroztegi aretoa | Bergara (Gipuzkoa)


Itzal%20Aktiboa

Itzal Aktiboa

2020eko Urriaren 31a > 2020eko Azaroaren 22a

Portalea | Eibar (Gipuzkoa)


Resiliart

Resiliart

2020eko Maiatzaren 20a > 2020eko Ekainaren 20a

ArTgia | Gasteiz (Araba)


%23ARTdemia

#ARTdemia

2020eko Apirilaren 6a > 2020eko Maiatzaren 6a

ArTgia | Gasteiz (Araba)


Christiane%20Giraud%20+%20iF

Christiane Giraud + iF

2020eko Martxoaren 6a > 2020eko Ekainaren 30a

tTok | Uztaritze (Lapurdi)


Koloreen kontzertua

2019ko Azaroaren 15a > 2019ko Azaroaren 24a

Chorobit gela | Hazparne (Lapurdi)


GaztEKaitza%20II

GaztEKaitza II

2019ko Urriaren 1a > 2019ko Azaroaren 1a

Apezpikuen presondegia | Donibane Garazi (Nafarroa Beherea)


Koloreen%20Kontzertua

Koloreen Kontzertua

2018ko Azaroaren 16a > 2018ko Azaroaren 25a

Herriko geletan | Hazparne (Lapurdi)


Koloreen%20Kontzertua

Koloreen Kontzertua

2017ko Azaroaren 17a > 2017ko Azaroaren 26a

Herriko geletan | Hazparne (Lapurdi)


Art%20En%20Vrac

Art En Vrac

2014ko Apirilaren 19a > 2014ko Apirilaren 21a

Herriko geletan | Saliese (OC)


Udaberriko Saloia

2014ko Apirilaren 11a > 2014ko Apirilaren 24a

Thuillier galeria | Paris (France)


Les%20Hivernales

Les Hivernales

2013ko Azaroaren 5a > 2013ko Azaroaren 10a

Kongresuen Egoitzan | Paris-Montreuil (France)


Arte%20Gaubeila

Arte Gaubeila

2013ko Uztailaren 5a > 2013ko Uztailaren 6a

Santa Eugenia Kriptan | Biarritz (Lapurdi)


Artitude galeria

2013ko Apirilaren 15a > 2014ko Apirilaren 15a

Galeria | Paris (France)


Erakusketa%20pertsonala

Erakusketa pertsonala

2013ko Martxoaren 15a > 2013ko Martxoaren 30a

Kultur Etxea | Elgoibar (Gipuzkoa)


Les%20Hivernales

Les Hivernales

2012ko Abenduaren 12a > 2012ko Abenduaren 16a

Kongresu Zentroa | Paris-Montreuil (France)


Erakusketa%20pertsonala

Erakusketa pertsonala

2012ko Azaroaren 27a > 2012ko Abenduaren 10a

Udal plenoaren aretoan | Oiartzun (Gipuzkoa)


Erakusketa%20pertsonala

Erakusketa pertsonala

2012ko Urriaren 5a > 2012ko Azaroaren 9a

Ours Marin + Girofard | Bordeaux (OC)


Erakusketa%20pertsonala

Erakusketa pertsonala

2012ko Uztailaren 2a > 2012ko Uztailaren 31a

Atalante Zinearen aretoa | Baiona (Lapurdi)


Erakusketa%20pertsonala

Erakusketa pertsonala

2011eko Abenduaren 1a > 2011eko Abenduaren 7a

Kalostrape | Baiona (Lapurdi)


Erakusketa%20pertsonala

Erakusketa pertsonala

2011eko Irailaren 29a > 2011eko Urriaren 9a

Zelai Aristi aretoa | Zumarraga (Gipuzkoa)


Erakusketa%20pertsonala

Erakusketa pertsonala

2011eko Urtarrilaren 3a > 2011eko Urtarrilaren 31a

Elkar dendaren aretoa | Baiona (Lapurdi)


Zeruertz%20desberdinak%20II

Zeruertz desberdinak II

2010eko Urriaren 2a > 2010eko Abenduaren 4a

ItzalAktiboa | Donibane Garazi (Nafarroa Beherea)


Rouge%20Garance

Rouge Garance

2010eko Urriaren 1a > 2011eko Urriaren 1a

Galeria | Mugron


ArtRegards

Art&Regards

2010eko Irailaren 6a > 2011eko Irailaren 6a

Galeria | Talence (OC)


Inkontzientearen%20Adierazpenak

Inkontzientearen Adierazpenak

2010eko Agorrilaren 16a > 2010eko Agorrilaren 31a

Kalostrape | Baiona (Lapurdi)