Biografia

iF-ek (Yves Matxikote Jorajuria, 1977) batez ere tinduan garatzen badu ere bere desmartxa, Baionako eta Bordaleko Arte Ederretako goi eskoletan euskarri eta teknika ezberdinak probatzeko barneratu zuen ohiturarekin segitzen du.

Funtsean ez zaio gustatzen ez arlo batera ez estilo batera mugatzea. Esploratzea du gustuko eta ikerketa horretan gaiak du garrantzia.

Arte engaiatua garatzen du. Jendartea eta gizakiaren baldintzak ditu inspirazio iturri.

Gauzak bizitzen dituen bezala, zeharkako biderik gabe, gordinki, ekartzen ditu; eta bere munduan murgiltzen laguntzeko formatu handiak ditu gogoko.

Gizakiak margotzen eta soldatzen dituenean, gu margotzen eta soldatzen gaitu. Ingurumena eta hiria modelatzen dituenean, gu jartzen gaitu erdigunean.

Zer gara? zertan ari gara? guhaur, gure jendartea, agintzen dugunok, jasaiten dugunok? Zer ondorio ditu edozerk gure bizian, gure larruan eta ondokoenetan?

Galderak atertu gabe eta erantzun aukerak beste horrenbeste, irudikapen bideak nahi beste.

Arrak eta Garrak (2011), Isilduak (2012-2019), Hirisilduak (2018-) eta etorriko direnak zentzu horretan kokatzen diren puzzle baten piezak dirudite… Hausnarketaren eiherari goroldioa atera ez dakion eta itaunak zintzurrean ito ez daitezen piezak.

Gauzak ezberdinak izan daitezkeelako beti.

IKASKETAK

ARTE HEZIKETA

1995 - 1996

Bordaleko (OC) Arte Ederretako Goi Eskolan. Lehen urtea. 2. urterako onartua.

1992 - 1995

Batxilergoa Arte plastikoetan berezitua (A3), Renée Cassin lizeoa, Baiona (Lapurdi)

+

Arte Ederretako eskoletako konkurtsoetarako heziketa, Baionako Arte eskola


BESTELAKO HEZIKETA

2009

HTML, CSS, PHP hizketetarako lanbide heziketa, Baionako Arte eskola

1998 - 1999

Lanbide batxilergoa, Aurre inpresio lanak, Les Iris lanbide lizeoan, Lormont (OC)

1995

Argazkilaritza ikastaroa Florence Douyroux-rekin, Baionako Arte eskola